3 Hondartzetako Krossa

HIRU HONDARTZETAKO GRUPO DELTA KROSSAren XXVIII.edizioa, Donostiako Jakintza Atletismo Klubak antolatu eta Grupo Deltak babestuta.

Grupo Delta 3 Hondartzetako krosa erreferentziazko lasterketa bihurtu da Gipuzkoako proba herrikoien artean, parte hartze handienetako bat izatera iritsi arte. Itsas ertzean zehar eta Donostiako 3 hondartzak inguratuz duen ibilbide ikusgarria eta Behobia – Donostia baino aste batzuk lehenago izatea dira erakargarri egiten duten bi arrazoi nagusiak.

Izen-ematea

HIRU HONDARTZETAKO XXVIII GRUPO DELTA KROSSa,
urriaren 8an ospatuko da 
goizeko 10:00etan!


 

Jakintza Atletismo Klubak lasterketan parte hartu aurretik
azterketa mediko bat egitea gomendatzen dizute.

Izen-ematea

 

XXVIII Cross 3 Playas Grupo Delta

Ibilbidea

Araudia

1. Artikulua

Donostiako Jakintza Atletismo taldeak Grupo Delta global partnerekin batera HIRU HONDARTZETAKO XXVIII GRUPO DELTA KROSSa, antolatzen du Donostian, urriaren 8an, goizeko 10:00etan; lasterketa honetan nahi duen orok parte har dezake sexurik eta naziotasunik bereizi gabe, nahiz atleta federatua edo federatu gabea izan eta nahiz 2001. urtean edo aurretikoetan jaio.

2. Artikulua

Lasterketak 10 bat kilometro izango ditu, irteera eta helmuga Ondarreta aldean izango delarik, Antiguako donostiar auzoan.

3. Artikulua

Irteera goizeko 10:00etan emango da eta lasterketa amaitzeko tarterik gehiena ordu 1 eta 30 minutukoa izango da.

Parte-hartze kopurua mugatua da: gehienez 2.700 lasterkari.Izen emateak 13,50€ balio du, . Izena emateko epea urriaren 6an, ostiralean, gaueko 12:00etan itxiko da. Izena emateko bide bakarra, www.cross3playas.con edo www.kirolprobak.com web orrien bidez da. Era berean, lasterkariek izena ematerakoan, euro bat eman dezioke ASPANOGIri (Gipuzkoako Haur Minbiziduenen Guraso Elkartea) www.aspanogi.org Parte hartzaileek jarritako kopuru berdina entitate honi  emateko ardura hartzen du antolakuntzak.

Antolatzaileek, irailaren 25an baino lehenago eskatu ezkero., inskripzioaren itzulketa egingo dute. Zerbitzu honen kostea, tramitazioko gastuak direla eta,  euro batekoa izango da

Dortsal zenbakirik libre balego, izena eman ahal izango litzateke 7ean, larunbatean, Miramar Jauregian, 20€ ordainduta. Lasterketaren egunean berean EZIN IZANGO DIRA EGIN IZEN EMATEAK.

5. Artikulua

Izen ematearen prezioan parte hartzen duen bakoitzari dagokion asegurua dago.

6. Artikulua

Korrikalariek, kontsigna zerbitzua izango dute Ondarretako Tenis Klubean. Bentaberri eta Pio Barojako polikiroldegietan aldagelak prest izango dira, dortsaleko zenbakia aurkezten duten guztientzat.

7. Artikulua

Antolatzaileek gomendio bat egin nahi die parte hartuko duten guztiei, alegia, lasterketan parte hartu baino lehen egin dezatela sendagile-aztertze bat, onartuz kirol ekintzak ekar dezakeen arriskua.

8. Artikulua

DYAk hartuko ditu bere gain sendagile-zerbitzuak.

9. Artikulua

Denbora-neurtzea Championchip enpresak erabiliko duen chip batez egingo da. Txipa, dortsala eta kamiseta URRIAREN 7an, LARUNBATEAN emango dira, Miramar Jauregian, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, baita ere, lasterketaren egun berean irteera aldean ordu 1 lehenago NANa auzkeztuz. Txipa biltzea nahitaezkoa izango da parte hartu ahal izateko.

10. Artikulua

Parte hartzaile guztiek, araudia onartu beharko dute.

11. Artikulua

Ondorengo sailkapen hauek ezartzen dira:

GARAIKURRAK

  • Goreneko Maila: gizonezkoak (3), emakumezkoak (3)

SARIAK

  • 1. sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: Txapela eta 300€
  • 2. sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: 180€
  • 3. sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: 120€

Saridunak podiumera esandako orduan joan beharko dira sariak jasotzera, joan ez izanez gero sariei uko egingo diote.

Partehartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira, hauen artean; Deportes Apalategui-rako kirol materialean txartelak,  eta abar…

Babesleak

Antolatzailea:


Jakintza Atletismo Kluba organiza el Cross 3 Playas

Babesle nagusia:


Grupo Delta Global Partner, Patrocinador Oficial del XXV Cross Grupo Delta 3 Playas

Laguntzaileak:


Insalus, Cross Grupo Delta 3 Playas
Amstel, Cross Grupo Delta 3 Playas
Eroski Zurekin, Cross 3 Playas
Deportes Apalategui, Cross Grupo Delta 3 Playas
Gipuzkoako foru aldundia, Cross 3 Playas
Real Club Tenis de San Sebastián, Cross Grupo Delta 3 Playas
Powerade, Cross 3 Playas
Onestrategia, Cross Grupo Delta 3 Playas
Bugati Erretegia, Cross 3 Playas
Maialen Pérez de Arriluzea, Cross Grupo Delta 3 Playas
Retabet, Cross 3 Playas
J&M InsuranceSports, Cross 3 Playas
Aspanogi, Cross 3 Playas

 

KDNA Runner

Edozein zalantza edo kontsulta egin nahi baduzu, idatzi hurrengo email helbidera:

info@cross3playas.com

Jarraitu sare sozialetan:

Twitter, Cross Grupo Delta 3 Playas
(@gdtresplayas)

Igo zure argazkia Instagram-era hurrengo hashtag-arekin:

Instagram Cross 3 Playas

#gdtresplayas