Esteka hauetan, Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikian izena eman duzun ikus dezakezu:
Non jaso dezaket Hiru Hondartzetako Grupo Delta Kroseko dortsala?
Urriaren 6a, asteazkena, arratsaldeko zortziak baino lehen izena ematen duten guztiek leku eta ordu hauetan jaso ahalko dute dortsala.
- ROBERS DENDA (DONOSTIA)
- Urriaren 7tik urriaren 9ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean
Azken orduan izena ematen dutenek eta dortsala aurrez jasotzen ez dutenek zuzenean jaso beharko dute, lasterketa egunean bertan, irteeran, Ondarretako hondartzan, 10:00etatik 11:15era bitartean.
Antolakundearen gomendioz, lasterketaren egunean bertan jasotzen bada, garaiz bertaratzea (gutxienez, lasterketa baino 30 minutu lehenago), ilararik ez sortzeko.
GOGOAN IZAN: LASTERKETAN, PARTE HARTZAILE GUZTIEK SOINEAN ERAMAN BEHARKO DUTE ANTOLAKUNDEAK EMANDAKO DORTSALA, BULARRALDEAN.