Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikia 2021

Hemen da Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikiaren bigarren edizioa!
Neska eta mutilen gazteen lasterketa, familia osoarekin gozatzeko.

Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosaren edizio berriaren esparruan, Krosaren 30. urteurrena ospatzeko, antolakundeak Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikiaren lehenengo edizioa sortu du.

Txikienek gozatzeko jarduera bat, Ondarretako hondartzan, ingurune ezin ederrago eta paregabe batean. Goiz osasungarri eta dibertigarri bat.

Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kross Txikia 2021

Noiz da lasterketa?

Urriaren 10ean bertan izango da, helduen lasterketaren ondoren. Jarduera fisikoa egiten duten bitartean haurrek ondo pasatzea da helburu nagusia. Helmugan, hamaiketako ederra izango dute partaide guztiek.

  • 11h20 alebin mistoa 2010/11an jaiotakoak – 750 metro (1go lasterketa)
  • 11h30 alebin mistoa 2010/11an jaiotakoak – 750 metro (2. Lasterketa)
  • 11h40 benjamin mistoa 2012/2013an jaiotakoak –  500 metro (1go lasterketa)
  • 11h45 benjamin mistoa 2012/2013an jaiotakoak –  500 metro (2. Lasterketa)
  • 11h50 aurre-benjamin mistoa 2014/2015an jaiotakoak –  250 metro (1go lasterketa)
  • 11h55 aurre-benjamin mistoa 2014/2015an jaiotakoak –  250 metro (2. Lasterketa)
Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kross Txikia 2021

Berotzeko guneak

Antolakuntza hobea izan dadin , haurrek, bakoitzari asignatu zaion beroketa zonaldera joan beharko dute bere lasterketa-ordua baino 15′ lehenago. Zonak adinaren arabera banatuta egongo dira eta Jakintza eta Super Amara BAT elkarteetako begiraleak egongo dira  haurrak irteerara eramaten.

Beroketa-eremura musukoarekin sartu beharko da, eta beroketa guztia musukoarekin egin beharko dute. Irteeran zaudela, kendu ahal izango da, eta lasterketa musukorik gabe egin.  Helmugara iristean, musukoa berriro jarri beharko dute. Musukoa hautsi, galdu edo bota badute, beste bat emango zaie helmugan.

Nork parte har dezake?

2010etik 2015ra bitartean jaiotako edozein haurrek parte har dezake. Doainik izango da izena emateak, eta dortsal eta hamaiketakoa emango zaie haurrei.

  • Aurre-benjamin mistoa (2014-2015 jaiotakoak) – 65 haur gehienez
  • Benjamín mistoa (2012-2013 jaiotakoak)———- 65 haur gehienez
  • Alebines mistoa (2010-2011 jaiotakoak) ———- 65 haur gehienez