Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikiaren lehenengo edizioa

Hemen da Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikiaren lehenengo edizioa!
Proba berri bat, familia osoarekin gozatzeko.

Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosaren edizio berriaren esparruan, Krosaren 30. urteurrena ospatzeko, antolakundeak Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikiaren lehenengo edizioa sortu du.

Txikienek gozatzeko jarduera bat, Ondarretako hondartzan, ingurune ezin ederrago eta paregabe batean. Goiz osasungarri eta dibertigarri bat.

Cross 3 Playas Txikis, Cross 3 Playas Grupo Delta

Noiz da lasterketa?

Urriaren 13an bertan izango da, helduen lasterketaren ondoren. Proba bat ere ez da izango lehiaketa, jarduera fisikoa egiten duten bitartean haurrek ondo pasatzea baita helburu nagusia. Helmugan, hamaiketako osoa izango dute denek.

  • 11:30 – Benjamin aurreko mailako mutilak (2013): 200 metro
  • 11:35 – Benjamin aurreko mailako neskak (2013): 200 metro
  • 11:40 – Benjamin aurreko mailako mutilak (2012): 200 metro
  • 11:45 – Benjamin aurreko mailako neskak (2012): 200 metro
  • 11:55 – Benjamin mailako mutilak (2010-2011): 400 metro
  • 12:00 – Benjamin mailako neskak (2010-2011): 400 metro
  • 12:10 – Kimu mailako mutilak (2008-2009): 800 metro
  • 12:20 – Kimu mailako neskak (2008-2009): 800 metro
  • 12:30 – Haur mailako mutilak (2006-2007): 1.200 metro
  • 12:40 – Haur mailako neskak (2006-2007): 1.200 metro
  • 12:50 – Kadete mailako neska-mutilak (2005): 1.200 metro
Cross Txikis, Cross 3 Playas Grupo Delta

Berotzeko guneak

Lasterketa hobeto antolatzeko eta, aldi berean, berotzeko/luzatzeko jarraibideak emateko, haur bakoitzak berotzeko egokitzen zaion gunera joan beharko du, bere lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago. Haurren adinaren arabera banatuko dira guneak, eta Jakintzako eta Super Amara BATeko monitoreak izango dira, berotze ariketak zuzentzen eta haurrak irteerara eramaten.

Nork parte har dezake?

2005etik 2013ra bitartean jaiotako edozein haurrek parte har dezake. 3 euro bakarrik balio du izena emateak, eta, prezioaren barruan, dortsal pertsonalizatua eta hamaiketakoa emango zaie haurrei.