Hemen da Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosaren beste edizio bat!

Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosa 10 km-ko herri lasterketa bat da, ibilbidean Donostiako kale paregabe eta ederrak Kontxako badia zoragarri eta ikusgarriarekin nahasten dituena.

Kontxako hondartza, Cross 3 Playas Grupo Delta

2019an, 30. urteurrena du kale lasterketa honek, eta, horrela, honezkero proba klasikoa da Gipuzkoako zein Gipuzkoatik kanpoko korrikalarientzat.

Ondarretako hondartza parean hasten da proba, eta, erdialderantz eginda, Groseraino iristen da, Sagueseraino. Han, buelta eman, eta paraleloan itzultzen da, Zurriolako hondartza politean, Kursaalean eta Alde Zaharrean barrena, eta, azkenik, Kontxatik, helmugara iristen da, Ondarretako hondartzaren bukaerara.

Bidean badira horrelako proba batek berez behar dituen zerbitzu eta anoa postu guztiak. Zalantzarik gabe, 10 km-ko herri lasterketa bat, agertoki berdingabe batean.

Dagoeneko hasia da izena emateko epea, eta urriaren 12an bukatuko da, 20:00etan. Gainera, urriaren 1a baino lehenago izena ematen dutenek dortsal pertsonalizatua izango dute.

Noiz ematen den izena, desberdina da prezioa. Beraz, azkar ibili, abisatu lagun eta senideei eta ez ordaindu gehiago korrika egiteko:

  • 10 € – Izena ematen duten lehen 100 pertsonak
  • 12 € – 2019ko abuztuaren 31ra arte izena ematen dutenak
  • 13,50 € – 2019ko irailaren 1etik 30era bitartean izena ematen dutenak
  • 15 € – 2019ko urriaren 1etik 11ra bitartean izena ematen dutenak
  • 20 € – Azken egunean (2019ko urriaren 12an bertan) edo lasterkarien azokan izena ematen dutenak
Cross Txikis, Cross 3 Playas Grupo Delta

Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikia

Osasuna, kirola eta familia konbinatuko dituen goiz bat: Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikia

Urte honetan, berezia denez gero, ekitaldi berri bat sortu du antolakundeak: Hiru Hondartzetako Laboral Kutxa Kros Txikia.

Etxeko txikienen neurrira sortutako proba bat, egun honetan parte har dezaten, agertoki zoragarri batean, Ondarretako hondartzan.

Proba berri hau sortuta, Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosa 10 km-ko lasterketa bat baino zerbait gehiago bihurtzea da helburua: familiarteko ekitaldi bat.

Etxeko txikienek jarduera fisikoa egiteko proba berri bat sortzeaz gain, Ondarreta dibertitzeko leku bihurtuko da, hondartzan bertan jende guztiarentzat jarriko den puzgarri parkeari esker.

Ekitaldi dibertigarri eta osasungarri bat, eta, batez ere… familia osoarekin gozatzeko ekitaldi bat.