Ezagutu Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosaren ibilbide berria

Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosak running munduko ibilbiderik ikusgarri eta politenetako bat du. Zirkuituak Donostiako kaleak eta hiru hondartzak (Ondarreta, Kontxa eta Zurriola) zeharkatzen ditu, eta, horrela, luxua eta plazera da korrika egitea.

Bestalde, herri lasterketa laua da erabat, maila guztietako korrikalarientzako aproposa.

30. urteurrenak ibilbide aldaketa dakar berekin, korrikalarien iritzia kontuan izanik eta lasterketa esperientzia atsegina izateko formula aurkitu nahian betiere.

Kilometroen puntuak

Aurten, babesle bat izango du kilometro bakoitzak. Kilometro bakoitzeko laguntzaileek jantziko dute, eta, horrela, zirkuituko puntu bakoitza hobeto identifikatzeko erreferentzia izango dute korrikalariek.

  • Km. 0: Grupo Gorla kontzesionarioa
  • Km. 1: Diario Vasco
  • Km. 2: Ibiliz
  • Km. 3: Piolet
  • Km. 4: Laboral Kutxa
  • Km. 5: Jakintza
  • Km. 6: Robers
  • Km. 7: Ducha Ya
  • Km. 8: La Perla
  • Km. 9: Grupo Delta

Anoa postuak

Lasterketetan, garrantzitsua da jan-edanez hornitzea eta parte hartzaileek hidratazio eta elikadura ona izatea. Horregatik, anoa postuak izango dira erdibidean eta helmugan bertan.

5 Km. anoa postua

Helmugako anoa postua

Erbiak

Antolakundeak erbiak jarriko ditu parte hartzaileentzat, abiadura desberdinetan korrika egingo dutenak, lasterkariei beren helburuak lortzen laguntzeko, eta, erbi bakoitzaren ondoan, musika ekipo dinamikoak izango dira, parte hartzaileak animatzeko.

Honako hauek izango dira erbien abiadurak; alegia, lasterketa marka hauek eginda bukatzeko moduko abiadan egingo dute korrika:

Lasterketa bukatzeko denborak:

  • 37´30´´ minutos
  • 40´ minutos
  • 45´ minutos
  • 50´ minutos
  • 55´ minutos
  • 60´ minutos

Kontsigna eta dutxa zerbitzuak

Kontsignak: Arropa gordetzeko kontsigna zerbitzua jarriko da lasterketako irteeratik eta helmugatik oso gertu.

Dutxak: Parte hartzaileek dutxa eta aldagela zerbitzua izango dute eskura Benta Berriko eta Pío Barojako kiroldegietan. Erabiltzeko, probako dortsala aurkeztu beharko dute.