Esteka hauetan, Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosean izena eman duzun ikus dezakezu:
Non jaso dezaket Hiru Hondartzetako Grupo Delta Kroseko dortsala?
Urriaren 12ko arratsaldeko zortziak baino lehen izena ematen duten guztiek leku eta ordu hauetan jaso ahalko dute dortsala:
-
ROBERS DENDA (DONOSTIA)
-
Urriaren 10etik urriaren 12ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Azken orduan izena ematen dutenek eta dortsala aurrez jasotzen ez dutenek zuzenean jaso beharko dute, lasterketa egunean bertan, irteeran, Ondarretako hondartzan, 8:00etatik 9:30era bitartean.
Zer dago Hiru Hondartzetako Grupo Delta Kroseko lasterkariaren poltsan?
- Txipdun dortsala –2019ko urriaren 1a baino lehen izena ematen dutenek dortsal pertsonalizatua izango dute–
- Kateorratzak
- Lasterketako kamiseta teknikoa
- Laguntzaileen eskaintzak
- Ibilbidearen eta zerbitzuen mapak
- Kontsignako eskumuturrekoa
Itzulketak
2019ko urriaren 1era bitartean, lasterkarien titulartasuna aldatu ahalko da; 2019ko urriaren 2tik aurrera, berriz, ezingo da egin aldaketarik. Ez da eskudirurik itzuliko, salbu eta medikuaren baja aurkezten bada.